lunes, 7 de junio de 2010

Errealaren garaipena

GUZTION GARAIPENA (2-1)

Realak eta bere zaleek Villarreal B gainditu dute eta ametsa hurbilago daukate

Urrezko hiru puntu lortu ditu Realak etxean Villarreal B 2-1ko emaitzarekin mendean hartuta. Landutako garaipena izan da. Xabi Prieto eta Mikel Gonzalez izan dira goleatzaileak.


Lasarteren gizonek lehen zati kaskarra jokatu dute. Bisitariek baloiaren jabetza eskuratu dute hasieratik eta arrisku handia sortu dute. Dena den, Reala izan da markagailua estreinatu duena, 17. minutuan. Epaileak Xabi Prietori egindako penaltia adierazi du eta jokalariak berak hamaika metroetatik sartu du 1-0ekoa. Golak konfiantza handia eman dio taldeari eta hor ikusi ahal izan dira Realaren minutu onenak, baina 31.ean partida orekatu du Villarreal Bk penaltiz. Del Cerro Granderen ordaina zen eta Marco Rubenek ez du kale egin. Sentsazioak ez ziren batere onak.


Baina txuri-urdinak indartsu zelairatu dira atsedenaldiaren ondoren eta eskainitako irudia goitik behera aldatu da. 55. minutuan markagailuan aurretik jarri du Mikel Gonzalezek Reala (2-1): alboko sake bat eta arrasatearrak bigarren zutoinean errematatu du. Txuri-urdinek hirugarrena nahi zuten norgehiagoka erabakita uzteko. Ez da horrela izan eta sufrimendua protagonista izan da amaiera arte.


Hala ere, gaurko protagonista nagusiena zale eta taldearen arteko elkr lana izan da. Biei zorionak gaurko garaipenarengatik.

jueves, 3 de junio de 2010

Sare Sozial berria

Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Hau da, lan egiten dudan enpresak . Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria… Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte:
bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak…

Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dugu oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dugu. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz.

Horretaz gain, nabarmenu nahi dugu tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.

Proiektua ilusio osoz hasten dugu, ea erabilpen politak eta interesgarriak egiten dituzuen.